Egutegiari orriak aldatu beharrean, horman berria jarrita daukagu. Eta begirada lauso honegaz atzera begira jarriko gara. Aurreko urteari. Egutegiari so. Eta Seaskak 50.000 egutegi banatzen ditu urtero, eta 40 urtez, ikasleek etxera eramaten dituzte hogeina, eta burasoek txandak egiten dituzte gero, eskolak aurrera egin dezan, euskaraz, hizkuntzak ez lurralderik ez legerik ez ia ia hiztunik [...]
Artxiboa ‘karpeta’ Sailean
Euskal kulturaz gaur JAKIN 2012
noiz idatzia: 2013(e)ko Urtarrilak 11 nork gaztelumendi non euskal kultura GAUR, EZtaBAIda, kultura digitala, sareaEtiketak: astra, bakea, donostia, euskal herria, Gernika, herri kultura, jakin, kafea eta galletak, kultura, kulturgintza, seaska, twitter
Sortzaileen topaketa Azpeitian
noiz idatzia: 2012(e)ko Apirilak 10 nork gaztelumendi non ekultura, euskal kultura GAUR, EZtaBAIdaEtiketak: euskara, kultura, publikoa, sortzaileak, topaketa
Euskal kulturgintzan diharduten sortzaileen arteko topaketa burutuko uztailaren 2an eta 3an Azpeitian. Zenbait galdera plazaratu dira ekitaldiaren karietara. Helburua Euskal sortzaileok elkar ezagutu, euskal sorkuntzaren egungo egoera elkarrekin aztertu eta balizko irtenbideak proposatzea. Parte hartzaileak Euskaraz sortzen duen oro, hitza agerian erabili zein ez, bere burua euskal sortzailetzat duten pertsona guztientzat. Idazleak, musikariak, aktoreak, bertsolariak, [...]
euskal kulturaz gaur
noiz idatzia: 2012(e)ko Urtarrilak 17 nork gaztelumendi non ekultura, euskal kultura GAUR, EZtaBAIdaEtiketak: aldizkaria, durango, euskara, gogoeta, jakin, kultura, kulturgintza, liburuak
Jakin aldizkarian argitaratzeko artikulua 2011ko kulturgintzaz Euskal kulturaz gaur Durangoko disko eta liburu azokak ateak itxi osteko biharamunean ekin diot berbok idazteari. 5 egunez eta gauez euskal kulturaren herri den Durangon ikusitakoak, erositakoak, irakurri, entzun eta bizitakoak aztoratuta ia ia. Neurgailu da Durangon. Eta behin ateak itxita, urte osoaren balantze bat egiteko moduan gara. [...]
Igorle eta hartzaile eredu bakarrak porrot egin du
noiz idatzia: 2011(e)ko Azaroak 8 nork gaztelumendi non ekultura, karpeta, kultura digitalaEtiketak: euskara, facebook, kultura, literatura, sare sozialak, sarea, twitter
Komunikazioa. Euskal komunikazioa eta sare sozialak (V). Patxi Gaztelumendi. Kazetaria eta blogaria «Igorle eta hartzaile eredu bakarrak porrot egin du» Hamaika eta Info7rako saio bana egiten du Gaztelumendik. Urtzi Urkizu BERRIA / BOB EDME Teknologia berriak gustuko dituen aktibista da Patxi Gaztelumendi (Larrabetzu, Bizkaia 1972). Hitza arma gisa baliatuz, gauzak argi eta garbi libre adieraztearen [...]
euskaraz bizi nahi?
noiz idatzia: 2011(e)ko Urriak 18 nork gaztelumendi non ekultura, EZtaBAIdaEtiketak: bizi, euskara, euskaraz, hizkuntza, kultura
Asko gara euskaraz bizi nahi dugunak, bizi garenak, bizitzen ahalegintzen garenak. Asko da euskaraz sortzen dena, sortzen duguna, sortzeko dagoena… eta batzuetan, euskaraz bizi nahi izatea, aldarrikatu ere egin behar da, gogoratu, gogora ekarri, gogoan hartu
Sarri, larriki saritua
noiz idatzia: 2011(e)ko Urriak 4 nork gaztelumendi non ekultura, euskal kultura GAUR, EZtaBAIdaEtiketak: euskadi, euskal kultura gaur, sariak, sarrionandia, utikan
EUSKADI LITERATURA SARIAK 2011 Sarrionandiaren ageriko dohainak Xabier IZAGA Pablo Nerudari 1971n Literatura Nobel saria eman zioteneko zenbait egunkaritako titularrak irudikatu ditut: «Komunista bat sarituta». Ez dut gogoan, ez dakit Espainiako kazetek haren berri eman zuten. Berdin dio, euskaraz idazten duen lagunaren kasuan ezberdina da, ezezaguna izan ohi da-eta. Ezaguna izan liteke telebistako reality show [...]
Kantuak bai, pertsonaia ez
noiz idatzia: 2011(e)ko Martxoak 31 nork gaztelumendi non ekt, ekultura, EZtaBAIda, karpetaEtiketak: idazleak, kantuak, kultura, literatura, monzon, trasmisioa
Telesforo Monzon izango da aurtengo pastoraleko gaia Larrañen. Dagoeneko prestaketetan hasiak dira herritarrak. Bergaran sortu eta Donibane Lohitzunen bizitako abertzaleari buruz, gutxi dakite egungo larraindarrek. Kantuak ezagutzen dituzte, pertsonaia historikoa -idazle, politikari, pentsalari, kantu eta antzerki egile- Pastoralak emanen du ezagutzera. Kanaldude.tv herri telebistaren irudiak dituzue hauek, baina batez ere gogoeta da interesgarria. Kantuak pasa [...]
Euskaldun bat, kitxua bat eta joruba bat
noiz idatzia: 2010(e)ko Abenduak 3 nork gaztelumendi non EZtaBAIda, karpetaEtiketak: euskaldunak, hizkuntz politika, hizkuntza, joruba, kitxua, kultur politika, kultura, politika
Katuajeak | Lorea Agirre Zabaldu, ez txokoketan ibili, irten mundura, besteen itxurara egokitu, izan erakargarri, izan faxion, izan mundutar, homologatu. Izan tolerante, izan bizikidetza zale, izan jendetasuna, ez ibili bazterrak nahasten, jendea masiatzen, edonon eta edonoiz garagardoa edo azalpena euskaraz eske, ez izorra lanean dabilen jendea, mesedez. Izan zibiko. Euskarak aurrera edo atzera egitea jendearen [...]
Hizkuntzen mapa animatua
noiz idatzia: 2010(e)ko Azaroak 3 nork gaztelumendi non karpetaEtiketak: basque, catalan, french, gaztelania, hizkuntza, hizkuntzak, occitan, wikipedia
Wikipedia jakintza sozialitzateko tresna paregabea da. Edukiak, modu entziklopedikoan. Modu irekian. Librea eta partehartzailea. Eta guztion artean -jende askoren artean bederen- sortutako jakintza horrek, gehiagorengana heltzeko modua ere bada. Euskararentzat tresna biziki garrantzitsua da Wikipedia. Ez soilik euskarazkoa -hori be bai, noski- baina baita beste hizkuntzetan une oro argitaratzen direnak. Ingelesezko wikipedian mapa dinamiko hau [...]
XXI. mendeko Euskal Herriak, zer nahi du?
noiz idatzia: 2010(e)ko Azaroak 2 nork gaztelumendi non aditu / arituak, EZtaBAIdaEtiketak: Baxok, EH, frantzesa, hizkuntzak, identitatea, ingelesa, Quebec, soziolinguistika
Quebec hizpide, Erramun Baxok hizlari zela. Historia, euskaldunak, arrantza, koloniak, jatorrizko herriak, hizkuntzak. Frantzesa eta ingelesa lehian. Debekuak eta ezinak. Legeak eta ezinegonak. Iraultza isila. Eskubideak. Artikuluak eta konstituzioak. Dudak eta kezkak. Modernitatea eta integrazioa idatzi digu Beñat Gaztelumendik, Arbelari begira. Eta galdera sorta pausatu. Asteon, galderok erantzuten arituko gara Eskoriatzako infogelan. Pantailaren aurrean, solasaldian. [...]
