Baga biga higa…. astero astero aritu gara, biografiatxo batzuk idazten. Hizlarien soslaiak sareratzen. Eta konturatu barik, azkenera iritsi da gure ikasturtea. Kikili salda bat egin dugu, bateko eta besteko, hitz eta jardun, aritu eta adituen artean. Asmoa jarri nion nire buruari, kulturgintzaren ezagupena egiteko edo, inon begiratu barik egitea lehen zirriborroak. Lehen berbak. Gero loturak [...]
Artxiboa ‘ekt’ Sailean
Josanton Artze
noiz idatzia: 2011(e)ko Ekainak 15 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ektEtiketak: aditua, aritua, Artze, baga biga, hitzaldia, poesia
Mikel Zalbide
noiz idatzia: 2011(e)ko Ekainak 9 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ektEtiketak: aditua, aritua, EGA, hezkuntza, hizkuntza, zalbide
Mikel Zalbide Elustondo (Donostia, 1951). Ingeniaria da izatez, baina ez du ogibide hori hartu profesionalki. Formazio horrek, ordea, balio izan zion 80. hamrkadaren bueltan UZEIko hainbat hiztegi atontzeko (fisika, kimika, matematika…). Joan deneko 25 urteotan Donostiatik Gasteizera dabil joan-etorrian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailean Euskara zerbitzuburu baita. Inork baino hobeto ezagutzen du EAEko hezkuntza-sisteman euskara txertatzen [...]
Kirmen Uribe
noiz idatzia: 2011(e)ko Maiatzak 4 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt, ekulturaEtiketak: hizkuntza, idazleak, kultura, literatura, nazioartean, zubiak
Poesia irakurtzen ezagutu genuen, liburua publikatu aurretik ere bai. Bitartean heldu eskutik idatzi, eta munduari heldu zion. Euskal ahotsa izan da horrenbeste lekutan. Errezitalak, disko liburuak, aurkezpenak, hitzaldiak, zer ez duen egin eta erakutsi gurean bezala nazioartean ere. Ume ipuinak, portu koplak bildu zituen gero. Bilbao New York nobela argitaratu zuen gero. Eta sekulako oihartzuna [...]
Eneko Bidegain Patxa mugimenduaren kari
noiz idatzia: 2011(e)ko Maiatzak 4 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ektEneko Bidegain Baionako San Andre plazan euskarazko egunkariak badu egoitza bat. Erredakzioa. Handik pasatzen garen bakoitzean, burumakur ikusten ditugu bertan daudenak. Letrak jo eta jo hari dira, pantaila zurien aurrean. Bertso txapelketan gaudenean, beherantz begira somatzen ditugu bertsoak kaskoetatik entzuten dituzten bertsozale bakarrak. Isilik egoten dira gehienetan, ez dute txalorik egiten. Gozatzen ote dute bertsoaz. [...]
ahobetekanta, badok.info eta dantzan.com
noiz idatzia: 2011(e)ko Apirilak 13 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt, ekulturaEtiketak: dantza, huhezi, kantua, kultura, musika
Internet eta euskal kultura batzen hasita 3 proiektu. Kantugintza, musika eta dantza. Dantzak doinua, doinuak partitura. Kantuak, moldeak, eta sasoiak. Hiru proiektu sarean sortutakoak, kulturgintzaren alorretakoak. Ahobetekanta Arteolak sortu eta kudeatutako ekoizpena da. Auzolanean garatu dena. Eta partiturak eskuratzeko modu eraginkor eta arteza. Badok.info atariak berriz, 60. hamarkadatik gaur arteko euskarazko musika sorkuntza batzen du. [...]
Jose Angel Irigaray
noiz idatzia: 2011(e)ko Apirilak 6 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt, ekulturaBerak idatzitako letrek, bat baino gehiago hunkitzea lortzen dute oraindik. Benito Lertxundiren ahotan, urrunago helduko ziren berbok, Pamielan argitaratutako liburuetan baino. Baina Jose Anjel, ezer bada poeta da. Hitzen osasunak ematen die arnas berbei. Medikua da ofizioz, Irigaitarrak historian izan diren antzera. Izan ere, bere abizenari tiraka… Nafarroan gora, alturan, badago nora jo. Nora joan. [...]
Imanol Galfarsoro
noiz idatzia: 2011(e)ko Apirilak 4 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ektEtiketak: galfarsoro, lapiko kritikoa, pentsamendua, subordinazioa, zizek
Irakurtzen hasten zara eta gertukoa egiten zaizu. Ikerlari bat, pentsamendua aztertzen diharduena. Pentsamendua ereiten, zabaltzen. Bere liburuetara hurbildu eta ateak zabaltzen dituen irakasle bat. Ez da posible. Gogoan zenituenak, letretara ekarri dituena. Adibide argiak, zita literalak, gertuko azalpenak. Mundiala behar du izan Galfarsoro honek. Testuak irakurtzen jarraitu, eta Internetetik erantzuten dizu. Irratian zirikatzen entzun eta [...]
Kantuak bai, pertsonaia ez
noiz idatzia: 2011(e)ko Martxoak 31 nork gaztelumendi non ekt, ekultura, EZtaBAIda, karpetaEtiketak: idazleak, kantuak, kultura, literatura, monzon, trasmisioa
Telesforo Monzon izango da aurtengo pastoraleko gaia Larrañen. Dagoeneko prestaketetan hasiak dira herritarrak. Bergaran sortu eta Donibane Lohitzunen bizitako abertzaleari buruz, gutxi dakite egungo larraindarrek. Kantuak ezagutzen dituzte, pertsonaia historikoa -idazle, politikari, pentsalari, kantu eta antzerki egile- Pastoralak emanen du ezagutzera. Kanaldude.tv herri telebistaren irudiak dituzue hauek, baina batez ere gogoeta da interesgarria. Kantuak pasa [...]
Garbiñe Agirre Azpiazu andoaindarra da. Andoaingo Udaleko Kultura eta Hezkuntza lansaileko arduraduna da 1988. urtetik hona. 23 urteko ibilbide honetan kultur politikek izan dituzten aldi ezberdinen lekuko izan da Agirre. Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta kultur baliabideen kudeaketari buruzko graduondokoa Bartzelonako Unibertsitatean. Hainbat urtez Rikardo Arregi Kultur Taldeko kide izan zen, kultur politika [...]
Ismael Manterola
noiz idatzia: 2011(e)ko Martxoak 23 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt, ekulturaBilbo Hiriako Artekale saioan entzuten nuen, Berriako zutabe horizontalenari arreta jartzea lortu zuen. Arteaz eta batipat artearen historiaz da jantzia. Horretan dihardu EHUko Arte Ederretako fakultatean ere. Baina niretzat, oroz gaindik, dibulgatzailea da. Artea gure hitzetara, gure bizitzara ekartzeko duen gaitasua azpimarratuko nuke. Ezingo dut luzaroan ahaztu, behinola, Literatura Eskolatik Arantzazura joan eta Arantzazu gure [...]
