Artxiboa ‘aditu / arituak’ Sailean

#euskarazbizi nahi dut, Euskal Herrian

noiz idatzia: 2011(e)ko abenduak 3 nork gaztelumendi non aditu / arituak, euskal kultura GAUR
Etiketak: , , ,

Munduko herri bat, Euskal Herria. Hizkuntza eder bat, ibiltzeko, erabiltzeko, joateko, etortzeko Kike Amunarriz telebistako esatariak baino hobeto nork azalduko digu euskaraz bizitzea zer den?

Josanton Artze

noiz idatzia: 2011(e)ko ekainak 15 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt
Etiketak: , , , , ,

Baga biga higa…. astero astero aritu gara, biografiatxo batzuk idazten. Hizlarien soslaiak sareratzen. Eta konturatu barik, azkenera iritsi da gure ikasturtea. Kikili salda bat egin dugu, bateko eta besteko, hitz eta jardun, aritu eta adituen artean. Asmoa jarri nion nire buruari, kulturgintzaren ezagupena egiteko edo, inon begiratu barik egitea lehen zirriborroak. Lehen berbak. Gero loturak […]

Mikel Zalbide

noiz idatzia: 2011(e)ko ekainak 9 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt
Etiketak: , , , , ,

Mikel Zalbide Elustondo (Donostia, 1951). Ingeniaria da izatez, baina ez du ogibide hori hartu profesionalki. Formazio horrek, ordea, balio izan zion 80. hamrkadaren bueltan UZEIko hainbat hiztegi atontzeko (fisika, kimika, matematika…). Joan deneko 25 urteotan Donostiatik Gasteizera dabil joan-etorrian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailean Euskara zerbitzuburu baita. Inork baino hobeto ezagutzen du EAEko hezkuntza-sisteman euskara txertatzen […]

noiz idatzia: 2011(e)ko maiatzak 17 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekultura
Etiketak: , , , , , , , ,

maite goñi euskaljakintza sarean UEUko ikastaro bat prestatu genuen, gutako inork blogik ez zuenean. Ikasteko batu ginen han, Iruñeako Larraonan. Ikasleekin proiektu bat abiatu gura zuela komentatu zigun, blog bat sortu eta euskara eta ingelesa erakusten zuela Jakintza izeneko ikastola batean, Ordizian edo. Ikasiko zuen ikastaroan, denok ikasi genuen asko. wordpress zer zen azaldu zigun […]

Kirmen Uribe

noiz idatzia: 2011(e)ko maiatzak 4 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt, ekultura
Etiketak: , , , , ,

Poesia irakurtzen ezagutu genuen, liburua publikatu aurretik ere bai. Bitartean heldu eskutik idatzi, eta munduari heldu zion. Euskal ahotsa izan da horrenbeste lekutan. Errezitalak, disko liburuak, aurkezpenak, hitzaldiak, zer ez duen egin eta erakutsi gurean bezala nazioartean ere. Ume ipuinak, portu koplak bildu zituen gero. Bilbao New York nobela argitaratu zuen gero. Eta sekulako oihartzuna […]

Eneko Bidegain Patxa mugimenduaren kari

noiz idatzia: 2011(e)ko maiatzak 4 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt

Eneko Bidegain Baionako San Andre plazan euskarazko egunkariak badu egoitza bat. Erredakzioa. Handik pasatzen garen bakoitzean, burumakur ikusten ditugu bertan daudenak. Letrak jo eta jo hari dira, pantaila zurien aurrean. Bertso txapelketan gaudenean, beherantz begira somatzen ditugu bertsoak kaskoetatik entzuten dituzten bertsozale bakarrak. Isilik egoten dira gehienetan, ez dute txalorik egiten. Gozatzen ote dute bertsoaz. […]

ahobetekanta, badok.info eta dantzan.com

noiz idatzia: 2011(e)ko apirilak 13 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt, ekultura
Etiketak: , , , ,

Internet eta euskal kultura batzen hasita 3 proiektu. Kantugintza, musika eta dantza. Dantzak doinua, doinuak partitura. Kantuak, moldeak, eta sasoiak. Hiru proiektu sarean sortutakoak, kulturgintzaren alorretakoak. Ahobetekanta Arteolak sortu eta kudeatutako ekoizpena da. Auzolanean garatu dena. Eta partiturak eskuratzeko modu eraginkor eta arteza. Badok.info atariak berriz, 60. hamarkadatik gaur arteko euskarazko musika sorkuntza batzen du. […]

Jose Angel Irigaray

noiz idatzia: 2011(e)ko apirilak 6 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt, ekultura

Berak idatzitako letrek, bat baino gehiago hunkitzea lortzen dute oraindik. Benito Lertxundiren ahotan, urrunago helduko ziren berbok, Pamielan argitaratutako liburuetan baino. Baina Jose Anjel, ezer bada poeta da. Hitzen osasunak ematen die arnas berbei. Medikua da ofizioz, Irigaitarrak historian izan diren antzera. Izan ere, bere abizenari tiraka… Nafarroan gora, alturan, badago nora jo. Nora joan. […]

Imanol Galfarsoro

noiz idatzia: 2011(e)ko apirilak 4 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt
Etiketak: , , , ,

Irakurtzen hasten zara eta gertukoa egiten zaizu. Ikerlari bat, pentsamendua aztertzen diharduena. Pentsamendua ereiten, zabaltzen. Bere liburuetara hurbildu eta ateak zabaltzen dituen irakasle bat. Ez da posible. Gogoan zenituenak, letretara ekarri dituena. Adibide argiak, zita literalak, gertuko azalpenak. Mundiala behar du izan Galfarsoro honek. Testuak irakurtzen jarraitu, eta Internetetik erantzuten dizu. Irratian zirikatzen entzun eta […]

noiz idatzia: 2011(e)ko martxoak 30 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt

Garbiñe Agirre Azpiazu andoaindarra da. Andoaingo Udaleko Kultura eta Hezkuntza lansaileko arduraduna da 1988. urtetik hona. 23 urteko ibilbide honetan kultur politikek izan dituzten aldi ezberdinen lekuko izan da Agirre. Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta kultur baliabideen kudeaketari buruzko graduondokoa Bartzelonako Unibertsitatean. Hainbat urtez Rikardo Arregi Kultur Taldeko kide izan zen, kultur politika […]