ahobetekanta, badok.info eta dantzan.com

Posted: 2011(e)ko apirilak 13 by gaztelumendi in aditu / arituak, ekt, ekultura
Tags: , , , ,

Internet eta euskal kultura batzen hasita

3 proiektu. Kantugintza, musika eta dantza.

Dantzak doinua, doinuak partitura. Kantuak, moldeak, eta sasoiak.

Hiru proiektu sarean sortutakoak, kulturgintzaren alorretakoak. Ahobetekanta Arteolak sortu eta kudeatutako ekoizpena da. Auzolanean garatu dena. Eta partiturak eskuratzeko modu eraginkor eta arteza.
Badok.info atariak berriz, 60. hamarkadatik gaur arteko euskarazko musika sorkuntza batzen du. Datuak, biografiak, argazkiak, diskoak eta portadak, entzuteko kantuak.
Dantzan.com dantza talde batek sustatu eta dantzari batek bultzatutako ekimena da. Informazioa, gordailua, eguneraketa etengabea eta informazio jario interesgarria.

Euskal kulturgintzaren esparruetatik, musika eta literatura dira aberatsenak Interneten. Musika doinu eta dantzekin lotuta ekingo diogu kulturaren transmisioari gaur. Eta bihar.

* ahobetekanta.arteola.com
* badok.info
* dantzan.com

EKT graduondokoan, IƱaki Urruzola (Arteola elkartekoa), Jon Eskisabel Berriako kazetaria eta Oier Araolaza dantzari, antropologo eta kazetaria izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>