Kirmen Uribe

Posted: 2011(e)ko maiatzak 4 by gaztelumendi in aditu / arituak, ekt, ekultura
Tags: , , , , ,

kirmen uribe
Poesia irakurtzen ezagutu genuen, liburua publikatu aurretik ere bai. Bitartean heldu eskutik idatzi, eta munduari heldu zion. Euskal ahotsa izan da horrenbeste lekutan. Errezitalak, disko liburuak, aurkezpenak, hitzaldiak, zer ez duen egin eta erakutsi gurean bezala nazioartean ere. Ume ipuinak, portu koplak bildu zituen gero. Bilbao New York nobela argitaratu zuen gero. Eta sekulako oihartzuna izan du gurean. Aspaldian ez bezala. Sariek ozena entzunarazi dute bere izena. Ahots apalarekin errezitatzen jarraitzen du oraindik. Lagun handi bat galdu berri du, eta horren biharamunetan gerturatuko zaigu. Uste dut, hori asko igarriko zaiola. Baina Kirmenek entzuteko prest izango gaitu. Orain artean bezala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>