ekt graduondokoa
Garatzailea: gaztelumendi0
Mondragon Unibertsitatean EKT esaten diote, Eskoriatzan batuko gara aurrerantzean 30 lagun baino gehiago, kulturaren inguruan, hizkuntzaren gainean, transmisioaz eta berbetan. Adituak etorriko zaizkigu maiz, arituak sarritan, eta entzun ahal, guk ere hitza hartu beharko dugu. Gure pentsamenduak adierazi, gure kezken barri eman edota gure iritziak plazaratzeko.
Eta honek kuadernoa izan nahi luke. Apunteak eta gogoetak uztartzeko, kezken bazka. Eta eztabaidarako toki ere bai.
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa.
2010/2011 ikasturtea.
Huhezi, Mondragon Unibertsitatea.


