Posts Tagged ‘ekt’

Andoni Eizagirre

noiz idatzia: 2011(e)ko martxoak 16 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt
Etiketak: , , , ,

Zarautzen gogoratzen dut, taberna txokoan gogoeta bat ekartzen. Euskararen inguruko jardunaldi batzutan topatzen duzu gero. Soziologoa. Handia. Ekintzailea. Gogoeta interesgarri batzuk dituena eskuartean. Modernitatea, gizarte aldaketak. Hitzak baino, egoerak deskribatzen duten egoera. Estadistikatik, gogoetara. Zenbakiak pentsamendutan jartzea dagokio belaunaldi berri honi, jakintzaren sozializazioan murgilduko den belaunaldiari. Eta hori ere, zor diogo Andoni Eizagirre bezalako lagunei. […]

Jon Sarasua

noiz idatzia: 2010(e)ko azaroak 8 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt
Etiketak: , , , , , ,

Bertsolari gazte zela ezagutu genuen, Aitor anaiarekin batera. Aretxabaletan 1966an sortua, Kazetaritza eta Soziologia ikasketak egin zituen Leioan. Doktorea ere bada aspaldian eta unibertsitateko irakasle egun. Urte asko egin zuen bertsotan, eta asko aportatu zion bertsogintzari, bertsolaritzatik. Isildu eta golde arora igaro zen, pentsamenduaren soloan. Tartean zenbait lan ere plazaratu ditu, Txepetxekin solasean, Zozoak beleari […]

Gure ikastaro hau, MU telebistan

noiz idatzia: 2010(e)ko urriak 29 nork gaztelumendi non ekt, ekultura
Etiketak: , ,

Mondragon Unibertsitateak, telebista kanalari ekin dio sarean. Esperientzia interesgarria da, dudarik gabe. Informazioaren aroan bizi gara, teknologiek horretan iraultza ekarri dute, eta gure komunikazio ereduak eguneratzen ari dira. Ikastaro hau ere, guzti horrek lekuko ez ezik, egoera horretan aktiboki  diharduen dinamika da. Hezkuntza aldetik egungoa, baina baita medio eta euskarrien aldetik ere. Labur labur, ondo […]

Bi hiru hitzaldi entzun ditugu orain arte Eskoriatzan. Joan Mari Torrealdai Egunkaria auziaz mintzatu zitzaigun, eta bigarren saioan Soziolinguistika izan zuen hizpide Julen Arexolaleibak. Ostean Iñaki Arrutik katalana eta bere eremuetaz aritu zitzaigun. Euskararen liburu beltza, etsipenetik gogotsu? AB BA … euskaldun izateko modu berriak Katalana ez da zaila, beharbada Galdera hauek, EKT blogean jarduteko […]

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa

noiz idatzia: 2010(e)ko urriak 18 nork gaztelumendi non ekt, ekultura
Etiketak: , , ,

Mondragon Unibertsitatean EKT esaten diote, Eskoriatzan batuko gara aurrerantzean 30 lagun baino gehiago, kulturaren inguruan, hizkuntzaren gainean, transmisioaz eta  berbetan. Adituak etorriko zaizkigu maiz, arituak sarritan, eta entzun ahal, guk ere hitza hartu beharko dugu. Gure pentsamenduak adierazi, gure kezken barri eman edota gure iritziak plazaratzeko. Eta honek kuadernoa izan nahi luke. Apunteak eta  gogoetak […]