Internet eta euskal kultura batzen hasita 3 proiektu. Kantugintza, musika eta dantza. Dantzak doinua, doinuak partitura. Kantuak, moldeak, eta sasoiak. Hiru proiektu sarean sortutakoak, kulturgintzaren alorretakoak. Ahobetekanta Arteolak sortu eta kudeatutako ekoizpena da. Auzolanean garatu dena. Eta partiturak eskuratzeko modu eraginkor eta arteza. Badok.info atariak berriz, 60. hamarkadatik gaur arteko euskarazko musika sorkuntza batzen du. [...]
Posts Tagged ‘huhezi’
ahobetekanta, badok.info eta dantzan.com
noiz idatzia: 2011(e)ko Apirilak 13 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt, ekulturaEtiketak: dantza, huhezi, kantua, kultura, musika
Aizpea Leizaola
noiz idatzia: 2011(e)ko Urtarrilak 12 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ektEtiketak: aizpea, antropologia, huhezi, kultura
Antropologian eta hizkuntzalaritzan lizentziatua Pariseko Nanterre eta Sorbonako unibertsitateetan. Gradu-ondoko formakuntza atzerriko hainbat unibertsitateetan burutu du, besteak beste, Berlineko Freie Universität, Belfasteko Queen´sUniversity eta Renoko Basque Studies Centeren egonaldietan. Oxfordeko Unibertsitatean irakasle bisitari izan da urtebetez, Sant Antony´s Collegen 2000-01eko Basque Fellow izendatu ostean. Aranzadiko Etnografia saileko kidea, Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izana da eta [...]
Iñigo Iñurrategi
noiz idatzia: 2010(e)ko Azaroak 23 nork gaztelumendi non aditu / arituakEtiketak: ekologia, eskoriatza, euskara, garabide, hizkuntzak, huhezi
Hizkuntza ekologiaren gainean arituko zaigu bergararra. Badakigu jakin Huhezin bera ere irakasle dela. Gelara etortzen denean, atzeko aulkietan jezarri eta isil isilik egoten da. Ikerlaria ote? Maisu arituko da? Zertan da ekologiaren afera hori, hizkuntzari gagozkiola? Galderak datozkigu, mendizale abizena duen euskaltzale baten aurrean. Garabiden ari da gaur egun, eta munduko hizkuntza txiki askorekin ari [...]
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
noiz idatzia: 2010(e)ko Urriak 18 nork gaztelumendi non ekt, ekulturaEtiketak: ekt, huhezi, kultura, transmisioa
Mondragon Unibertsitatean EKT esaten diote, Eskoriatzan batuko gara aurrerantzean 30 lagun baino gehiago, kulturaren inguruan, hizkuntzaren gainean, transmisioaz eta berbetan. Adituak etorriko zaizkigu maiz, arituak sarritan, eta entzun ahal, guk ere hitza hartu beharko dugu. Gure pentsamenduak adierazi, gure kezken barri eman edota gure iritziak plazaratzeko. Eta honek kuadernoa izan nahi luke. Apunteak eta gogoetak [...]
