Posts Tagged ‘literatura’

Literatura eta gobernua

noiz idatzia: 2011(e)ko azaroak 26 nork gaztelumendi non ekultura, euskal kultura GAUR, sarea
Etiketak: , , , ,

Joseba Sarrionandia 1 Aurten irakurri ditudan lau liburu eder aipatu nahi ditut: Autopsiarako frogak, Koldo Izagirrerena; Goizuetan bada gizon bat, Patziku Perurenarena, Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik, Ignazio Aiestaranena;eta Darwin gurean, Kepa Altonagarena. Irakurriahala ikusi dut nire kezka eta larritasunak haienak ere badirela, eta beste saiakera batzuk ere izango dira beharbada, sari hori nik baino […]

Joseba Sarrionandia: eskerrik asko

noiz idatzia: 2011(e)ko azaroak 23 nork gaztelumendi non ekultura, euskal kultura GAUR
Etiketak: , , , , ,

Eskerrik asko, lehenengo, euskaraz bezala beste hizkuntza guztietan hain ederra den esaera, eta baztertuek laguntza eskertzeko erabiltzen dutenean are ederrago egiten dena. Eskerrik asko, beraz, epaimahaikoei, ausardiagatik, hartutako erabakiak erreakzioak izango zituela jakin arren aurrera egin zutelako. Eskerrik asko, baita ere, satanizatuaren defentsa egin dutenei, espainiar prentsan batez ere, non euskaldunok hainbat alorretan arerioen lurrean […]

Komunikazioa. Euskal komunikazioa eta sare sozialak (V). Patxi Gaztelumendi. Kazetaria eta blogaria «Igorle eta hartzaile eredu bakarrak porrot egin du» Hamaika eta Info7rako saio bana egiten du Gaztelumendik. Urtzi Urkizu BERRIA / BOB EDME Teknologia berriak gustuko dituen aktibista da Patxi Gaztelumendi (Larrabetzu, Bizkaia 1972). Hitza arma gisa baliatuz, gauzak argi eta garbi libre adieraztearen […]

Susa, literatura eta sareaz berba batzuk

noiz idatzia: 2011(e)ko maiatzak 26 nork gaztelumendi non ekultura
Etiketak: , , , , , , ,

Izagirre beltz, egurra ematen… izenburuko artikulua irakurri ostean (Sustatu, 2001/05/25), lagunarteko mezuren bat edo beste izan ditut. (Pribatuak) Eta nik ere, kulturgintzan eta sarean hacktibista naizen honek, iritzia emateko, hitza hartzeko beta ukan dut. Erantzun bat jarria dut Sustatuko mezu zerrendan, baina gero eta zailagoa egiten zait editorerik gabeko formularioetan berbak idaztea, wordpress software librera […]

Kirmen Uribe

noiz idatzia: 2011(e)ko maiatzak 4 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt, ekultura
Etiketak: , , , , ,

Poesia irakurtzen ezagutu genuen, liburua publikatu aurretik ere bai. Bitartean heldu eskutik idatzi, eta munduari heldu zion. Euskal ahotsa izan da horrenbeste lekutan. Errezitalak, disko liburuak, aurkezpenak, hitzaldiak, zer ez duen egin eta erakutsi gurean bezala nazioartean ere. Ume ipuinak, portu koplak bildu zituen gero. Bilbao New York nobela argitaratu zuen gero. Eta sekulako oihartzuna […]

Kantuak bai, pertsonaia ez

noiz idatzia: 2011(e)ko martxoak 31 nork gaztelumendi non ekt, ekultura, EZtaBAIda, karpeta
Etiketak: , , , , ,

Telesforo Monzon izango da aurtengo pastoraleko gaia Larrañen. Dagoeneko prestaketetan hasiak dira herritarrak. Bergaran sortu eta Donibane Lohitzunen bizitako abertzaleari buruz, gutxi dakite egungo larraindarrek. Kantuak ezagutzen dituzte, pertsonaia historikoa -idazle, politikari, pentsalari, kantu eta antzerki egile- Pastoralak emanen du ezagutzera. Kanaldude.tv herri telebistaren irudiak dituzue hauek, baina batez ere gogoeta da interesgarria. Kantuak pasa […]

Andoni Egaa

noiz idatzia: 2010(e)ko azaroak 16 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt
Etiketak: , , , ,

Idazle eta bertsolari gipuzkoarra (Zarautz, 1961). Euskal Filologian lizentziatua da. Euskal Herriko Bertsolari-txapelketa Nagusian txapelduna izan zen 1993an. Sokratikoek ere badute ama ipuin-bilduma (1989), Aitaren batean artikulu-bilduma (1990), eta beste hainbat lan idatzi ditu. Goiko definizio hori dakar Harluxet hiztegi entziklopedikoak. Baina guretzat Andoni Egaña, txapeldun bat da. Bertsolari handi bat. Txapela galdu duen bertsolari […]