Posts Tagged ‘musika’

Gose, borobila eta laranja

noiz idatzia: 2012(e)ko azaroak 20 nork gaztelumendi non ekultura, euskal kultura GAUR, kultura digitala
Etiketak: , , , , , , ,

GOSE musika taldeak 5. diskoa aurkeztu du Bilboko errekan, bilboats ontzian zuzeneko emanaldi aurkezpena eginez.

Sarean gauza asko ezagutzen ditugu, gauza gehiago ezagutu ditzagun. Gauzak ezagutzeko leku ezinhobea baita sarea. Sarea eta sareak. Berriki, Beatfull day ekimenaren berri izan dugu, kultura elektronikoa -musika batipat- bultzatzeko ekimen bat. Podcast hau entzuten jarri… eta ekimena interesgarria egiten da. pentsatzen duzun bitartean, podcast atsegin hau entzun dezakezu, beharbada. Beatfull Day by scannerFM – […]

Esan Ozenki: F5

noiz idatzia: 2011(e)ko azaroak 30 nork gaztelumendi non ekultura, euskal kultura GAUR
Etiketak: , , , ,

Eguneraketa digitala. Artxiboa, katalogoa, irudiak, bilduma… CD berria, vhs bideoak DVD euskarrian. Webgune berritua: esanozenki.com 20 urte igaro dira Esan Ozenki sortu zenetik. Eta tartean, belaunaldi oso baten abesti eta doinuak sortu ziren, argitaratu, zabaldu, entzun… Eguneraketa digitalarekin, oroimena berreskuratzen da, memoria digitala.

ahobetekanta, badok.info eta dantzan.com

noiz idatzia: 2011(e)ko apirilak 13 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt, ekultura
Etiketak: , , , ,

Internet eta euskal kultura batzen hasita 3 proiektu. Kantugintza, musika eta dantza. Dantzak doinua, doinuak partitura. Kantuak, moldeak, eta sasoiak. Hiru proiektu sarean sortutakoak, kulturgintzaren alorretakoak. Ahobetekanta Arteolak sortu eta kudeatutako ekoizpena da. Auzolanean garatu dena. Eta partiturak eskuratzeko modu eraginkor eta arteza. Badok.info atariak berriz, 60. hamarkadatik gaur arteko euskarazko musika sorkuntza batzen du. […]

Niko Etxart

noiz idatzia: 2011(e)ko martxoak 9 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ekt
Etiketak: , , , , , ,

Altzurukun sortu, Parisen heldu zen eta gero berriz Eskual Herrira jina. Musikari bezala ezagutzen dugu Niko Etxart. Rockanrollak gurean izan zuen lehen abeslaria. Izan ere, rocka Euskal Herrira iparraldetik heldu eta hedatu zen. Niko Etxart, Minxoriak edo Errobiren eskutik. Badok.info gunean, aho bete kanta edo wikipedian jartzen duenari buruz entzungo dugu xiberutarra gurean. Musikari lotutako […]

EHZ festibala eta GaraiON

noiz idatzia: 2011(e)ko otsailak 27 nork gaztelumendi non ekt, ekultura
Etiketak: , , , , , ,

EHZ festibala EHZ musika festibala baino gehiago da. 15 urte, Euskal Herria musikaren munduan aitzindari egiten. Auzolanean, eta elkarte batetik musika kontzertuak eta bestelako ekimenak bultzatzen, banketxe, enpresa handi edo instituzioen menpe egon barik. Arrosan hasi, karpan eta urtez urte indartuz joan den festibala. Zuberoan edizio zenbait egin ostean, Heletan burutu dena azken bi urteotan. […]