Eskerrik asko, lehenengo, euskaraz bezala beste hizkuntza guztietan hain ederra den esaera, eta baztertuek laguntza eskertzeko erabiltzen dutenean are ederrago egiten dena. Eskerrik asko, beraz, epaimahaikoei, ausardiagatik, hartutako erabakiak erreakzioak izango zituela jakin arren aurrera egin zutelako. Eskerrik asko, baita ere, satanizatuaren defentsa egin dutenei, espainiar prentsan batez ere, non euskaldunok hainbat alorretan arerioen lurrean [...]
Posts Tagged ‘pentsamendua’
Joseba Sarrionandia: eskerrik asko
noiz idatzia: 2011(e)ko Azaroak 23 nork gaztelumendi non ekultura, euskal kultura GAUREtiketak: lakua, liburua, literatura, pentsamendua, saria, sarri
Imanol Galfarsoro
noiz idatzia: 2011(e)ko Apirilak 4 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ektEtiketak: galfarsoro, lapiko kritikoa, pentsamendua, subordinazioa, zizek
Irakurtzen hasten zara eta gertukoa egiten zaizu. Ikerlari bat, pentsamendua aztertzen diharduena. Pentsamendua ereiten, zabaltzen. Bere liburuetara hurbildu eta ateak zabaltzen dituen irakasle bat. Ez da posible. Gogoan zenituenak, letretara ekarri dituena. Adibide argiak, zita literalak, gertuko azalpenak. Mundiala behar du izan Galfarsoro honek. Testuak irakurtzen jarraitu, eta Internetetik erantzuten dizu. Irratian zirikatzen entzun eta [...]
Jon Sarasua
noiz idatzia: 2010(e)ko Azaroak 8 nork gaztelumendi non aditu / arituak, ektEtiketak: adituak, bertsogintza, ekt, euskalgintza, golde aroa, pentsamendua, sarasua
Bertsolari gazte zela ezagutu genuen, Aitor anaiarekin batera. Aretxabaletan 1966an sortua, Kazetaritza eta Soziologia ikasketak egin zituen Leioan. Doktorea ere bada aspaldian eta unibertsitateko irakasle egun. Urte asko egin zuen bertsotan, eta asko aportatu zion bertsogintzari, bertsolaritzatik. Isildu eta golde arora igaro zen, pentsamenduaren soloan. Tartean zenbait lan ere plazaratu ditu, Txepetxekin solasean, Zozoak beleari [...]
