Lobak gazte plataforma bat da, kultura eta sorkuntzaren esparrutik Gernikan abiatu dutena. Lobak memoria ariketa bat da. Lobak mezua da, transmisioa. Diskurtso politiko eta poetiko eguneratua. Lobak atzokoa gaur. Lobak historia be bada, eta istorio ttiki asko. Bat eginda. Lobak 2012ko Gernikako gazteen adierazpen bat da, bizi bizia.
Posts Tagged ‘transmisioa’
lobak | sorkuntza eta memoria ariketak Gernikan
noiz idatzia: 2012(e)ko Apirilak 25 nork gaztelumendi non ekultura, euskal kultura GAUR, kultura digitalaEtiketak: diskurtsoa, Gernika, kultura, lobak, memoria, transmisioa
Ezingo dugu dantzan jarraitu
noiz idatzia: 2011(e)ko Abenduak 30 nork gaztelumendi non ekultura, euskal kultura GAUR, sareaEtiketak: dantzan, ekultura, informazioa, kultura, teknologia berriak, transmisioa
10 urte egin ditu sarean. Eredugarri izan da kultura, tradizioa, garapena, teknologia berriak, transmisioa garatzen eta erakusten. 10 urte sarean egin ditu dantzan.com proiektuak. Aitzindaria bere arloan bezala, kulturgintzan orohar. Eta urte berriarekin batera desagertuko da, ezin elikatuta. Finantziazio arazoak. Ez da posible, ezin liteke. mila esker oier, eta animo!
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
noiz idatzia: 2010(e)ko Urriak 18 nork gaztelumendi non ekt, ekulturaEtiketak: ekt, huhezi, kultura, transmisioa
Mondragon Unibertsitatean EKT esaten diote, Eskoriatzan batuko gara aurrerantzean 30 lagun baino gehiago, kulturaren inguruan, hizkuntzaren gainean, transmisioaz eta berbetan. Adituak etorriko zaizkigu maiz, arituak sarritan, eta entzun ahal, guk ere hitza hartu beharko dugu. Gure pentsamenduak adierazi, gure kezken barri eman edota gure iritziak plazaratzeko. Eta honek kuadernoa izan nahi luke. Apunteak eta gogoetak [...]
